Dokumentuaren akzioak
Dantzarien erakustaldia Leitzan
Ehunka lagun bildu ziren atzo ere Leitzako plazan Aurrerako dantzariak ikustea Gaur, besteak beste, txotxongiloak, musika eta herri afaria izango dira
Txistularien doinuak entzuteako dantzariak plazara atera
ziren. Jendea laster hasi zen txaloka eta handik aurrera batzuen eta
besteen urduritasunak nahasi ziren. Dantzariak plazan zirela, Agurra, Zortzikoa geldirik, Zortzikoa mugitua, Banakako, Binako, Launako, Makil danzta, Ezpata dantza eta Txangarrakua
entzun ziren. Atzean utzi zituzten nerbioak eta beste behin, saio
bikaina eskaini zuten Aurrerako zortzi dantzarik. Aurten, Andoni
Zabaleta, Beñat Zabaleta, Iker Urkiola, Eneko Zabaleta, Oian Alduntzin,
Jon Dennis Calonge, Mikel Azpiroz eta Miguel Olano izan dira
protagonistak. Denak ere, gustora agertzen ziren saioa amaitzerakoan
jendearen txalo zaparrada eta zorionak jasotzen zituzten bitartean.
Sentimentu asko nahasten den unea da dantzarien saioa.
Aurretik dantzari izan direnek ez dute galdu nahi izaten hitzordu hau
eta, gaur egun, plazara ateratzen direnen senitartekoek, bereziki,
gurasoek, emozio handiz bizi dutela aitortzen zuten atzokoan.
Jai herrikoiak
Dantzariaz gain, atzokoan Leitzako plazan izan zen zer
ikusi eta zer jan. Izan ere, atzo lehen aldiz, udaletxeko hamaiketakoa
karrapen eskaini zen. Xabier Zabalok, Lei-tzako alkateak, esan zuenez
«festak inoiz baino herrikoiagoak antolatu nahi izan ditugu aurtengoan
eta horregatik, ahal izan ditugu ekitaldi gehienak herriko jendeari
irekiak jarri ditugu, eta ahal den neurrian beraiek izan daitezen
protagonistak». Zabaloren esanetan helburua «jendearen partehartzea
bultzatzea da eta horregatik, umeen egunean, Inguru-txoa,
gosaria irekiak izan ziren». Bestalde, Leitzako jaiak badituzte
berrikuntza batzuk. Zabalok aipatu zuenez «Igandean, Euskadiko sega
txapelketako finala izan zen eta oso gustora gelditu gara denak.
Bestalde, goiti beherak izanen dira lehen aldiz eta gaur herri afaria
izango da lehen aldiz». Jai lasaiak izango direla azpimarratzen zuen
alkateak «astez direlako, baina asteburuan nahiko jende ibili da eta
aurtengoak herriko jendeak gustora ibiltzeko modukoak izanen dira».
Gaur gehiago
Gaur goizeko 9etan entzierroa eta behiak izango dira.
Eguerdian, 12etatika urrera, txotxongiloak eta aparra izango dira
plazara. Ondoren, Incansables txaranagak alaituko ditu herriko
baztarrak. Arratsaldeko 5:30etan, zezenak plazan. Ordu bete beranduago,
Aurrerako dantzarien saioa eta ondoren, goxokiak banatuko dira umeei.
Txaranga, pilota partidak Amazabalen eta suzko zezena izango dira herri
afaria aurretik. Gero, Perfusion perkusio taldea eta txarangaren txanda
izango da.

Aurrera elkarteko dantzariek 'Ezpadantza' eskaini zuten atzoko saioan plazan.
Dokumentuaren akzioak