Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarien eguna

Dokumentuaren akzioak

Dantzarien eguna

Egilea
Amagoia Lasagabaster
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2004/04/22

Dantzarien eguna antolatzeko lanak Loramendi Dantza Taldeak egin ditu. Horiek izan dute aurten ibarreko talde desberdinei gonbidapena luzatzeko ardura.



Hain zuzen ere, Ibarreko bost talde etorriko dira herrira: Antzuolako Oinarin, Arrasateko Arroztaitz eta Lore Gazteak, Bergarako Xamatz eta Oñatiko Oñatz. Guztiek euskal dantzen erakusketa polita egingo dute.



Egitaraua



Dantza taldeak, 10:30ean iritsiko dira Aretxabaletara. Gero, mokadutxo bat hartu, eta 12:00ak aldera kalejira egingo dute herriko plazaraino. Han, talde guztiek alardea eskainiko dute.



Arratsalde partean, azken alardea egiteko elkartuko dira 17:00etan. Ordu beteko saioa egin ostean, ibarreko dantzariek Iparraldekoei utziko diete lekua.



Dantza Piko taldea



Dantzari Eguna aprobetxatuta iparraldeko talde bat ere etorriko da, Dantza Piko taldea. Mankomunitateak antolatu duen Iparraldea Bertan egitasmo barruan dago, eta iparraldeko dantzak ezagutaraztea izango du helburu.



Dantza Piko taldea Thierry Andizabal, Jean-Micehel Bereau, Marie eta Pantxo Camboulines, eta Agnés eta Patxi Perezek osatzen dute. Horiek ordu biko dantza eta musika saioa eskainiko dute. Hurreratzen diren ikusleek begiratu bakarrik ez, dantza berriak ikasteko aukera ere izango dute.

Dokumentuaren akzioak