Dokumentuaren akzioak
Dantzarien biltzarra
Irurtzun Orritz dantza taldeak antolatuta, 21 talde elkartuko dira Sakanako hainbat herritan
Antolatzaileek adierazi dutenez, nabarmentzekoa da Irurtzungo Udalaren eta hainbat talderen lana eguna aurrera ateratzeko. Berrogeita hamar bat lagunek zerbitzatuko dute, esaterako, Irurtzungo frontoian antolatu duten herri afaria. 550 lagun espero dituzte.
Dantzari Egunak jauzi handia egin duela azpimarratu dute, halaber, Orratz dantza taldekoek, iaz hamalau taldek parte hartu zutelako Larraungo jaialdian. Taldeak hemezortzi urte egin ditu aurten, eta hari egokitu zaio 25. Dantzari Eguna antolatzea. Horretarako, hainbat lagunek ia urte erdia eman dute lanean. Halaber, Dantzarien Biltzarraren laguntza izan dute.
Taldeak 16:15ean elkartuko dira, hainbat herritan. Etxarrenen, esaterako, Amaiur taldea (Iruñea) izango da, eta Etxeberrin, Elai-Alai (Lakuntza), Ardantzeta (Noain) eta Gure Txokoa (Bera); Hiriberrin, Txori-Zuri (Berriozar); Irañetan, Rokamador (Zangoza), eta Uharte-Arakilen Agoizko dantza taldea. Arruatzun, Basakaitz (Iribas), eta Lakuntzan, Muthiko Alaiak (Iruñea). Arbizun, Oberena (Iruñea); Iturmendin, Mikelats (Atarrabia), eta Urdiainen, berriz, Erriberri, Tafalla eta Orbaibarko dantza taldeak. Altsasun, Iruña taldea, eta Ziordian, Harizti (Barañain). Irurtzunen bertan, Otsagabia, San Lorenzo (Iruñea) eta Ablitasko Mendianike taldea.
Herri bakoitzean 45 minutuko emanaldia egingo dute taldeek, eta, ondoren, Irurtzunen elkartuko dira denak. Herri afariaren ondoren, gaupasa dago antolatuta, Trikizio taldearekin. 04:30ean, berriz, Dj-Bertso ariko da. Etxera itzultzeko autobusak goizeko bostetan abiatuko dira.
Ekitaldia: Nafarroako Dantzari Eguna
Non: Irurtzun eta Sakanako herrietan.
Noiz: Larunbatean, hilak 21.
Dokumentuaren akzioak