Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarien arteko bazkarirako txartelak salgai dagoz

Dokumentuaren akzioak

Dantzarien arteko bazkarirako txartelak salgai dagoz

Urriaren 24an herriko dantzariak elkartuko dira; omenaldia be egingo dabe egitarauaren barruan

Egilea
M.O.
Komunikabidea
anboto.org
Tokia
Garai
Mota
Albistea
Data
2009/10/09

Egun horretako egitaraua guztiz zehaztu barik egon arren, bazkariaren prestaketa aurrera doa, denporaz ibili ahal izateko. Hain zuzen be, bazkarirako leku legezfrontoia aukeratu dabe, eta eguerdiko14:30ean hasiko dira. Umeek 10 euro ordaindu beharko ditue parte hartzeko, eta nagusiek, barriz, 20. Udaletxean bertan dagoz txartelak salgai, eta eskuratzeko azkeneko eguna hilaren 14a izango da, eguaztena. Omenaldia eta erromeria Bazkaltzera animatzen direnek, tripa ederto bete ondoren dantzatzeko aukera izango dabe, erromeria talde batek joko dau-eta arratsalde partean. Dena dela, zita nagusia eguna zabaltzeagaz batera etorriko da:
dantza saioa. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazo deuskunez, “oraindino ez dago argi zenbat
taldek hartuko daben parte; egitaraua be ixteko dago”. Helburua 60 urtetik gora daukiezen antzariak omentzea ei da.

Dokumentuaren akzioak