Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarien Biltzarra, euskal dantzaren itxura berritu nahian

Dokumentuaren akzioak

Dantzarien Biltzarra, euskal dantzaren itxura berritu nahian

Dantza sorkuntzak eta trebakuntza sustatzeko bidea hartu du, 46.000 euroko zuloa gaindituta

Egilea
Xan Aire
Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2008/02/07

Eta 2008ko asmoak ez ditu txikiak IDBk. «Baina kasu eginez aitzinatuko gara. Aurtengo proiektu eta ekitaldiak zehazki aurkeztuak izan dira; noiz egin, zenbat diru, norekin, ez dugu deus baztertu», azpimarratu du Larraldek. «Nahiz eta fase esperimentalean izan, euskal dantzaren itxura aldatu nahi genuke Ipar Euskal Herrian, orain arte izan duen irudi eskasa gibelean utzi».

Dantza sorkuntzak sustatu, irakasleak formatu, eta dantzaren inguruko artxiboa osatu nahi luke elkarteak. «Artxiboak biltzen ari gara, gero nahi duenari uzteko, ikerketa bat egiteko, adibidez». Dantza sorkuntza iraunkorrak ere eraiki nahi lituzke IDBk. «Sorkuntza osatu nahi duenak, jakin dezala dirua badugula bere babeserako. Ez anitz, baina badugu».

EUSKAL HERRI OSOKO SAREA. Luhuson (Lapurdi) kokatua da, orain arte, IDB. Ipar Euskal Herriko kultur erakundeekin lotu nahiko luke elkarteak. «Eta Euskal Kultur Erakundearen dantza arloaz arduratu nahi genuke». Euskal Herri osoko dantza sarea ere jostekotan dela erran du IDBko kideak, Euskal Dantzarien Biltzarra, konfederazio sisteman ibiliko dena. Dena den, zuzendari bat behar du orain IDBk, bere proiektuak garatzeko eta eramateko xedearekin. «Deia luzatua da».

Dokumentuaren akzioak