Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikien kalejira egin dute gaur goizean, Zaldunita bezperan. 12:00 inguruan atera dira Trianguloa plazatik bi taldetan banatuta eta eguerdi partean elkartu dira, berriz, Alondegia plazan, Isabelita gunea kokatuta dagoen tokian. Han, kalejira lagundu dute fanfarre eta txistularien doinuei segika, guztiek elkarrekin egin dute dantza.
Euskal Herriko inauteri ezberdinak irudikatu nahi izaten ditu Udaberrik gaurko egunez antolatzen duen kalejiran. Pertsonaia ezberdinak agertu dira, beraz, gaurko saiora. 226 dantzari txikik hartu dute parte, ondorengo herrietatik etorrita: Bidania-Goiaztik Alurrekoak, Anoetatik Anitz taldekoak, Zizurkildik Bukalaikoak, Lizartzatik Otsolarkoak, Amasa-Villabonatik Oinkarikoak eta Berastegitik Belauntxingokoak.
Amaieran, parte hartzaile guztien artean hamaiketakoa banatu dute Udaberri dantza taldekoek.