Dokumentuaren akzioak
Dantzariek 'Martin Zalakain' antzezten jarraitzen dute
Pío Barojaren 'Zalacaín el aventurero' eleberrian oinarrituta dagoen ikuskizuna da eta Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen du. 80 dantzari eta 20 musikari biltzen ditu. Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zen eta harrezkero Donostiako Victoria Eugenian, Iruñeko Baluarten, Baionako Scene Nationalen, Gernikako Jai Alain, Eibarko Coliseoan eta Biarritzeko Gare du Midin eskaini da. Beste taldekoekin batera, Kezka Dantza Taldeko hogei bat dantzari aritzen dira bertan, besteak beste Martin Zalakain-en papera egiten duen Josu Garate.
Udazken honetan lau antzezpen aurreikusita daude. Andoaingoa eta gero Urretxuko Ederrena pilotalekuan arituko dira hilak 27an, Azpeitiako Soreasu antzokian azaroaren 24an eta Basauriko Sozial an- tzokian abenduaren 1ean.
Dokumentuaren akzioak