Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzariek hartuko dute Ondarroa

Dokumentuaren akzioak

Dantzariek hartuko dute Ondarroa

Ia berreun dantzari bilduko dira zapatuan [apirilak 27] Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ekimenaen baitan.
Egilea
Naia Arantzamendi
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Ondarroa
Mota
Albistea
Data
2024/04/25
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

Dantza kalera ateratzea Ondarroako urteko hitzordu finko bilakatu da Dantzarte Elkartearen ekimenez, eta aurten ere ez da gutxiagorako izango; zapatuan [apirilak 27]  XVI. Ondarroako Barra eta Dantza kalean emanaldiez gozatzeko aukera egongo da.

11:30etan emango diote hasiera Ondarroako Barrari eta eskualdeko dantzariek osatuko dute ekitaldia, zehazki, ondarroako, markina-Xemeingo, berriatuako eta lekeitioko 57 dantzari batuko dira eta hiru barra osatuko dituzte; txikien barra, barra ertaina eta barra handia. Ohi legez, Plaiko Zubiaren ondoan egingo dira dantzaldiak eta 13:00ak bitartean egongo dira.

Ostean, hip-hop, dantza klasikoa, dantza garaikidea eta funkya erdigunean jarriko dira. Dantza Kalean dantzaldiarekin jarraituko dute 13:15ean. Ikuskizuna ez da faltako, 135 dantzarik hartuko baitute Alameda.

  • 11:30-12:00. Barra Txikia.
  • 12:00-12:30. Barra Ertaina.
  • 12:30-13:00. Barra Handia.
  • 13:15. Dantza Kalean, Alamedan.

Dokumentuaren akzioak