Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzariek hartu dute Ondarroa Dantzaren Nazioarteko Egunean

Dokumentuaren akzioak

Dantzariek hartu dute Ondarroa Dantzaren Nazioarteko Egunean

Gaur [apirilak 29] XV. Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ikuskizuna eskaini dute hondartzako zubian.
Egilea
Mikel Reina Barros
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Ondarroa
Mota
Albistea
Data
2023/04/29
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

Ondarroako XV. Dantza eta Barra ikuskizuna

Gaur [apirilak 29] Dantzaren Nazioarteko Egunean, zelan ez, dantzariek hartu dituzte Ondarroako kaleak. Hain zuzen ere, Dantzarte elkarteak antolatuta, XV. Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ikuskizunak Alameda inguruak hartu ditu eguerditik aurrera.

Ondarroako dantza elkartekoak ez dira bakarrik egon, azken urteetan gertatu bezala, Lekeitioko lagunak izan dituzte lagun. 12:00etan eman diote hasiera barra txikiko saioagaz, 12:30ean barra ertaina eta 13:00etan hasi da nagusienen barra handiko ikuskizuna. Denak ala denak txalo artean amaitu dituzte, asko izan dira, eta ez bakarrik gurasoak eta lagunak. Ondarroako hondartzako zubi ondotik pasa diren oinezko asko geratu dira ikuskizunaz gozatzera, benetan ederra izan baita.

Dantzarte elkartekoek “bihotzez” eskertu diete bertaratutako ikusleei txalo zaparrada. Baina batez ere eskerrak eman nahi izan dizkiete egunerokotasunean lan egiten duten ikasle eta irakasleei: “Eskerrik asko egunero dantzaren alde egiten duzuen lan guztiagatik, ez bakarrik Ondarroan, baita eskualdean eta Euskal Herrian ere”.

IKUSI ARGAZKI GALERIA

Barrako lanak amaituta, jendetza Alamedara lekualdatu da. 13:45ean hasi da dantza elkarteko talde desberdinen dantza ikuskizuna. Denetariko koreografiak eskaini dituzte, eta musika ere askotarikoa izan da, hip-hop-etik musika klasikoraino funky-a bezalako estiloetatik pasatuz. Hauek ere txalo artean agurtu dituzte. Gainera, Dantzartekoek haien arropak saltzeko saltokia jarri dute Dantzaren Nazioarteko Eguna baino egun hoberik ez baitago salmenta egiteko.

 

 

Dokumentuaren akzioak