Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzariek eta bertso bazkariak girotuko dute Izurtzako jaietako lehenengo domeka

Dokumentuaren akzioak

Dantzariek eta bertso bazkariak girotuko dute Izurtzako jaietako lehenengo domeka

Izurtzako jaietan herrigunearen besteko protagonismoa izaten dute hainbat auzok eta ermitak. Santa Ageda ermitaren inguruko egun-pasa da horietako bat, domeka honetan bertan izango dena. Ohi duten moduan, Jaizaleren txistu eta trikitixa doinuek lagundutako kalejiragaz egingo dute ermitarainoko bidea, goizean, eta jaietako ekitaldi denak ermitaren inguruan izango dira.
Egilea
Joseba Derteano
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Izurtza
Mota
Albistea
Data
2017/08/31
Lotura
Anboto

Bertso bazkaria berreskuratu dutela da aurtengo nobedadea. Azken aldietan, bertso saioa izaten zen lehenengo, eta bazkari herrikoia ostean. Aurten bi ekimenak uztartzea erabaki dute, orain urte batzuk egin zuten moduan. Onintza Enbeita eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ ibiliko dira bertsotan 100 bat lagunen aurrean. Ostean, Lotxo taldearen erromeriagaz agurtuko dute eguna.

Marmitako txapelketa
Jaietako beste nobedade bat zapatuko marmitako txapelketa da. Freskotasuna emateko, urtero lehiaketaren tematika aldatzen dute. Iaz, esaterako, munduko edozein plater prestatzeko aukera izan zen, eta parte-hartzaileak plateraren jatorriko jantziekin mozorrotzera gonbidatu zituzten.

Irailaren 9ko zapatua ere ez da nolanahikoa izango. Iaz 100 parte-hartzailetik gora batu zituen mendi bizikleta martxaren ostean tortilla txapelketa egingo dute, eta eguna Luhartzen erromeriagaz errematatuko dute.

Dokumentuaren akzioak