Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzariak herri osoan zehar

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak herri osoan zehar

Larunbatean amaituko den Dantzari Festak giro ederra ekarri du Hernanira. Gaur hitzaldi bat eskainiko da Biterin

Egilea
Juan F. Manjarrés
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2007/04/25

Igandean dantzari ugari elkartu ziren Hernanin. Goizeko 11:00etan elkartu ziren Gudarien plazan, eta bertatik, dantzatu eta gero, talde bakoitza auzo batera joan zen bere musika eta dantzekin. 13 taldek hartu zuten parte jaian: Ttarla (Hernani), Eskola (Donostia), Trebeska (Donostia), Goizaldi (Donostia), Kemen (Irun), Ibarla Meaka (Irun), Korpus (Oñati), Adurtza (Gasteiz), Andra Mari (Galdakao), Aurrera (Leitza), Etxahun (Barkoixe), Akelarre (Hendaia) eta Iruski (Benafarroa). Herriko hainbat auzotan ibili ziren dantzariak.

Aste honetan zehar beste ekitaldi batzuk gauzatuko dira Dantzari Festaren barruan. Gaur lehenengo hitzaldia ospatuko da Biterin, Ramon Garciaren eskutik. Berak baserritaren janzkerei buruz hitz egingo du. Bihar Gero Axular dantza taldeak Lamien basoa emanaldia eskainiko du Kultur Etxean, 20:00etan

Dantzariak herri osoan zehar


Dokumentuaren akzioak