Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzariak eta publikoa elkarrengana hurbiltzen saiatuko da Ballet T

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak eta publikoa elkarrengana hurbiltzen saiatuko da Ballet T

Malandain Ballet Biarritzen eta Viktoria Eugenia antzokiaren lankidetzak hainbat ekitaldi ekarri ditu

Dantzarien eta publikoaren arteko harremana estutzeko hainbat ekitaldi egingo ditu Ballet T mugaz gaindiko koreografia zentroak urtea amaitu bitartean. Ballet T Malandain Ballet Biarritz eta Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren arteko lankidetzaren eskutik sortu zen, xede nagusia «koreografia kultura sustatzea proiektu artistiko komun baten bidez eta, ondorioz, mugaz gaindiko lurraldearen artista eta ikusleen arteko solasaldia sustatzea» zuela.
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2012/10/25
Lotura
Berria

Urriaren 18an, Anakrusa taldeak Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan egingo diren jarduera paraleloei eman zien hasiera, Tempus, -i eta Insitu lanen entsegu irekia eginez. Egingo diren gainerako jardueren artean honako hauek daude: Izaskun Lapaza Rodriguez dantza garaikideko dantzaria zuzentzen ari den sorkuntza tailerrak; Aiko Taldearen ikastaroak, oinarrizkoa bata, goi mailakoa bestea, Sabin Bikandik gidatuak; eta Dominique Cordemans Malandain Ballet Biarritzeko koordinatzaile artistikoaren ikasgai magistrala.

Dokumentuaren akzioak