Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari txikien eguna, aparta

Dokumentuaren akzioak

Dantzari txikien eguna, aparta

Ereintza Dantza Taldeak antolatutako eguna bete-betea izan zen. Goizez nahiz arratsaldez, dantza giroa nagusi herrian.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2022/05/02
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Oreretako XXXI. Dantzari Txiki Eguna egin zuten atzo herrian. Bi urteko etenaldiaren ondoren, aparta izan zen. Goizez eta arratsaldez dantzaren eta alaitasunaren plaza izan zen herria, kanpotik etorritako zazpi dantza taldeei eta herriko beste seiei esker.

Goizean, desfileak eta herriko hainbat plazatan saioak egin zituzten dantza talde denek. Eguerdian, Zumardian, saio bateratua egin zuten den-denek. Bazkalostean, berriz, erromeriaren txanda izan zen, bertan Modestoren doinuekin gozatu baitzuten dantzari gazteek, edo nahi izan zuten guztiek.

Jarraian, Ereintza Dantza Taldeko antolatzaileek HITZAra bidalitako argazkiak.

 

 

Dokumentuaren akzioak