Dantzari txikien eguna

Hedabidea
Guaixe
Lekua
Altsasu
Mota
Albistea
Data
Lotura
Guaixe

Altsasuko Etorkizuna, Lakuntzako Elai Alai eta Ibarrako Alur dantza taldeek Altsasuko Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten maiatzaren 28an. Herritik kalejira egin ondoren, dantza emanaldia egin zuten Foru plazan. 

Etorkizuna dantza taldeko gazte eta helduen taldeak Beasaingo Ostadar dantza taldeak antolatutako Beasaingo XXI. Dantza Topaketan parte hartu zuten. Hiru gonbidatu izan ziren: Altsasuko taldea, Arrotxapeako Arrotxapea Dantzan dantza taldea eta Gasteizko Ardura dantza taldea.