Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari txikiek herriko kaleak hartuko dituzte igandean

Dokumentuaren akzioak

Dantzari txikiek herriko kaleak hartuko dituzte igandean

Egilea
Ane Olaizola
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2024/05/07
Lotura
Urola Kostako Hitza
Dantzarien Udaberri Kalejira, iaz. (Andoni Elduaien)

Dantzarien Udaberri Kalejira ospatuko dute igandean, eta Julio Urkixo etorbidean elkartuta, kalejira eta dantza saioak uztartuko dituzte Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzariek eta Txalkor txistulari taldeko musikariek. Eguraldi txarra eginez gero, Elkargunean ospatuko dute egitasmoa.

Dantzarien Udaberri Kalejira ospatuko dute datorren igandean Azkoitian. Duela urte batzuetako Dantzari Txiki Eguna ordezkatu du azken urteetan Dantzarien Udaberri Kalejirak, baina udalaren arabera, ohiko kutsua izango du egitasmoak, haurrak eta euskal dantzak izango baitira jai eguerdiko protagonistak.

Bizkargi musika eta dantza eskolak eta Txalkor txistulari taldeak udalarekin elkarlanean antolatu dute egitasmoa, eta bi talde horietako kideek girotuko dituzte herriko txokoak. 11:30ean Julio Urkixo etorbidean elkartuko dira dantzariak eta musikariak, eta handik Balda plazara kalejira egingo dute, 11:45ean. Hain zuzen, eguerdiarekin batera eguneko lehen dantza saioa eskainiko dute plaza horretan, eta 12:30ean Inazio Iriarte Margolaria kalerantz abiatuko dira kalejiran. 13:00etan, azkenik, dantza erakustaldia egingo dute plaza nagusian. Eguraldi txarra eginez gero, Elkargunean egingo dute jarduera osoa.

Dokumentuaren akzioak