Dokumentuaren akzioak
Dantzari txikiek herriko kale eta plazak girotu dituzte
Errenteria-Oreretako Dantzari Txiki Egunak herriko kaleak hartu ditu gaur, hogeita hamabigarrenez. Ereintza Dantza Taldekoekin batera Euskal Herriko zenbait talde aritu dira, tartean, Oarso Bidasoko zenbait talde. 380 bat dantzari bildu ditu aurtengoak.
Goizeko ibilaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute herriko elkarteetan. Eta egunari bukaera emateko, 16:30ean, arratsaldeko dantzaldia izango da Gamon Zumardian. Modestok hartuko du lekukoa ondoren, festari jarraipena emateko.
Jarraian goizeko desfilean bildutako irudiak:
Dokumentuaren akzioak