Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari txikiek alaitu dituzte igande goizez Urretxuko kaleak

Dokumentuaren akzioak

Dantzari txikiek alaitu dituzte igande goizez Urretxuko kaleak

Urretxuko dantzari-txiki eguna izan dute gaurkoan eta alaitasunez, musikaz eta dantzaz jantzi dituzte herriko kaleak dantzari txikiek.
Egilea
Otamotz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2024/06/16
Lotura
Goierriko Hitza

Udaberriko igande eguzkitsuetan iada klasiko bat bilakatu dira inguru guztiak Dantzari Txiki egunak. Gaurkoan Urretxun izan dira inguruko herrietako dantzari txikiak, Lurra Dantza Taldeak antolatutako 44. Dantzari Txiki egun honetan. 6 talde izan dira guztira aurtengo edizioan, hala nola, Korosti dantza taldea Legazpitik, Jeiki Aguraindik, Andra Mari Galdakaotik, Oñatz Oñatitik eta etxeko bi taldeak, Irrintzi dantza taldea eta gaurko egunaren antolatzaile izan den Lurra dantza taldea.

Goizeko 11:30ak aldera elkartu dira haurrak eta hamaiketako bikaina egin ondoren, oinak astintzen hasi dira, herriko kaleak musika eta dantzaz jantziz. 12:00etan abiatu dute desfilea eta talde guztiak ilaran jarrita joan dira herrian zehar, jantzi ederrekin eta dantzarako materiala eskuan. Hainbat geldialdi egin dituzte eta bakoitzean dantza ezberdinak eskaini dituzte haurrek. Amaitzeko, 13:30etan Gernikako Arbola plazan elkartu dira guztiak, azken ekitaldiarekin amaiera emateko. Bertan, guztiek elkarrekin zenbait dantza egin dituzte, izan fandangoa eta arin-arina edota ikurrin-dantza, besteak beste.

Ondoren, atseden hartzeko unea izan dute. Bazkaltzera joan dira guztiak eta 17:30etarako beste saiotxo bat egiteko asmoz itzuli dira Gernikako Arbola plazara. Bertan, beste zenbait dantza eskaini dituzte arratsaldeko dantza-ekitaldian eta ohi bezala, guztiek elkarrekin dantza egiten eman diote amaiera egunari. 

Dokumentuaren akzioak