Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari txikiak izan dira eguerdiko protagonistak Sanjuandegin

Dokumentuaren akzioak

Dantzari txikiak izan dira eguerdiko protagonistak Sanjuandegin

Egilea
Aitziber Arzallus
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/06/04
Lotura
Uztarria

Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoak taularatu dituzte, saioa ikustera joan diren dozenaka herritarren aurrean.

Eguerdi artean, tronboi jotzaileei dantzari txikiek hartu diete lekukoa Sanjuandegin. Juan Antxieta musika eskolako hiru musikarik lagunduta, Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute. Bero egiten zuen, baina, hala ere, gogotsu taularatu dituzte ikasturten zehar ikasitakoak, eta dozenaka lagun egon dira haien saio ikusten.

Arratsaldean, 18:30ean hasita, herri kirolak izango dira; gero, 19:45ean, jaietan saldu dituzten boletoen zozketa egingo dute antolatzaileek; eta 20:00etan, festen bukaerako ekitaldia izango da. Ostiralean plazara jaitsi zuten Mantangorriri agur esango diote herritarrek.

Dokumentuaren akzioak