Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki jaia egingo dute larunbatean Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki jaia egingo dute larunbatean Añorgan

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Añorga (Donostia)
Mota
Albistea
Data
2023/03/27
Lotura
Irutxuloko Hitza
Ezpata-dantza Arkaitz Dantza taldearen eskutik, Konstituzio plazan. (Argazkia: Mikel Estomba)
Arkaitz dantza taldearen emanaldi bat, Plaza Berrian. (Argazkia: Mikel Estomba)

Pandemiaz geroztik “nahiko utzita” izan ostean, Arkaitz dantza taldeak eta Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak (AKKE) Dantzari Txiki eguna berreskuratu dute, eta “inoiz baino indartsuago” datozela nabarmendu dute. Larunbatean egingo dute, apirilaren 1ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Halaber, beste auzo batzuetako zein beste herri batzuetako dantza taldeak gonbidatu dituzte parte hartzera: Gure Txokoa (Bera, Nafarroa), Astigar (Astigarraga, Gipuzkoa), Herri Ametsa (Herrera) eta Antiguotarrak (Antigua).

Egitarauari dagokionez, 10:45ean hasiko dira, parte hartzaileei harrera eginez eta hamaiketakoa eskainiz, eta 17:30ean bukatuko dute jaia:

  • 10:45ean, harrera eta hamaiketakoa.
  • 11:30ean, desfilea Añorgatik.
  • 13:00etan, emanaldi nagusia Añorgako frontoian.
  • 14:30ean, bazkaria.
  • Arratsaldean, jolasak.
  • 17:30ean, amaiera.

Dokumentuaren akzioak