Dantzari Txiki eguna egingo dute igandean, Beasainen, Aurtzaka dantza taldearen ekimenez eta udalaren laguntzarekin. Hamar talde gonbidatu dituzte: Oin Arin (Lazkao), Iztueta (Zaldibia), Tobera (Zegama), Goruntz (Gabiria), Amets Bide (Ordizia), Lurra (Urretxu), Ereintza (Orereta), Txori Txiki (Zumaia), Oñatz (Oñati) eta Ostadar (Beasain). 10:45ean bilduko dira Dolarea parkean, eta kalejira egingo dute. 13:15ean San Martin plazan elkartuko dira erakustaldirako. 16:30ean, Ttipika taldearekin erromeria izango da.