Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki eguna ospatuko da bihar Getarian

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki eguna ospatuko da bihar Getarian

Zarautz, Durango, Lesaka eta Urretxuko dantzariak getariarrekin batera dantzan izango ditugu

Gure Txeruk antolatuta bihar igandea Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Getarian. Zarautz, Durango, Lesaka, Urretxu eta Getariar dantzariak herriko kaleetan izango ditugu egun osoan zehar. Goizeko 11:00etan Udaletxeko plazan elkartuko dira herri guztietako dantzariak eta hamaiketakoa izango da dantzari zein arduradunentzat.
Egilea
Juan Mari Zubiaurre
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2013/06/08
Lotura
Diario Vasco

12:00etan dantzak herriko kaleetan zehar, 3 edo 4 tokitan geldituz pare bat dantza eskaintzeko bakoitzean. 13:00etan denak frontoian elkartuko dira. Herri guztietako dantzariak elkarrekin batera 'Agurra' eta 'Agintari' dantzatuko dituzte eta herri bakoitzak bi dantza gehiago eskainiko dizkigute. 14:00ak aldera dantzariak etxeetan banatuko dira bazkaltzera joateko. 17:00etan berriro frontoian elkartuko dira denak. Bertan DJ Jon egongo da giroa alaitzeko asmoarekin eta bitartean umeei merienda emango zaie. 18:30ean Dantzari Txikien Egunari amaiera emango zaio eta kanpotik etorritako dantzari taldeak itzulerako bidaia egingo dute.

Dantzari Txiki eguna ospatuko da bihar Getarian

Emanaldia. Herriko kaleetan ibiliko dira dantzariak. :: AMAXKAR

Dokumentuaren akzioak