Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki Eguna hilaren 24an Antxon

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki Eguna hilaren 24an Antxon

Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/15
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatuko du hilaren 24an Pasai Antxon. Alkar Txiki taldekoez gain, Lesakako Tantirumairu, Lezoko Murixka eta Galdakaoko Andra Mari taldeek girotuko dituzte herriko kaleak.

Goizeko 12:00etan hasiko da desfilea eta Zumardian bukatuko da dantza talde bakoitzaren aktuazioarekin. Ondoren, Ibaiondo frontoian bazkaria izango dute dantzari eta begirale guztiek. Bazkalostean, eguna dantzan bukatuko dute, Modesto musika jolearen emanaldiarekin.

Dantzari Txiki, Antxo

Antxoko Alkar Txiki dantza taldea iazko emanaldian

Dokumentuaren akzioak