Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean

Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Dantzari txikiek hartuko dute Errenteria-Orereta igandean Ereintza Dantza taldeak antolatu duen Dantzari Txiki Egunaren harira. Errenteria Musikalek, Errenteriako Udalak eta Ereintza elkarteak babesten dute eguna.  Hamar talde ariko dira guztira eta 600 bat dantzari: Errenteria Musikal, Hernaniko Ttarla, Tolosako Udaberri, Urretxuko Lurra, Iruñeko Amaiur, Oiartzungo Haurtzaro, Galdakaoko Andra Mari, Lasarte-Oriako Erketz, Lezoko Murixka eta Zumaiako Txori Txiki.

Egun osoko egitaraua eskainiko dute bildutako dantzariek. 10:30ean bilduko dira Koldo Mitxelena plazan eta hamaiketakoa eginda agurra eta desfilearen irteera egingo dute 11:15ean. Biteri kalean egingo dute taldeek lehen geldialdia eta bigarrena berriz, gune ezberdinetan egingo dute  Gamon Zumardian aktuazio bateratua eskaintzeko 12:30ean.

Bazkaltzeko atsedenaldia hartuta, 17:00etan itzuliko dira dantzari txikiak, oraingo honetan Modestorekin dantzatzera.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Niessen, Askatasuna, Ondarra, Bukagaitz, Gure Toki, Txintxarri, Amulleta, Gau Txori eta Euskaldarrak elkarte gastronomikoei, bildutako dantzari guztiek horietan bazkalduko baitute.

Dantzari Txiki Eguna Errenteria 2014

Dokumentuaren akzioak