Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki eguna egingo dute Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Txiki eguna egingo dute Añorgan

Añorga Txikin eta Errekalden dantzan arituko dira lau taldetako kideak, igande goizean.

Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/14
Lotura
Irutxuloko Hitza

Añorgako Dantzari Txiki Egunaren txanda izango da datorren igandean. Egun osoko jaia egingo dute añorgatarrek, Arkaitz Añorgako Dantzariak taldearen eskutik. Arkaitzeko dantzariez gain, talde hauek parte hartuko dute: Gure Ametsa (Mutriku), Debako Musika Eskola (Deba), eta Astigar (Astigarraga). Goizean, auzoko hainbat tokitan arituko dira dantzan txikiak; arratsaldean, 16:00etan, emanaldi nagusia egingo dute frontoian.

EGITARAUA:

AÑORGA TXIKI

  • 11:30. Atotxa Erreka Elkartean
  • 12:10. Goiko plazan
  • 12:30. Ikastolako frontoian

ERREKALDE

  • 11:30. Zinkuentenarioan
  • 12:00. Karmengo Aman
  • 12:40. Pedro Josen

FRONTOIA

  • 13:00. Emanaldi nagusia
  • 16:00. Jokoak
    Anorga-Arkaitz dantza taldea

    Arkaitz taldeko dantzariak, auzoko frontoian egindako emanaldi batean. (Argazkia: Arkaitz dantza taldea)

Dokumentuaren akzioak