Dokumentuaren akzioak
Dantzari txiki egun arrakastatsua atzokoa herriko kaleetan zehar
12:00etan hasi ziren umeak dantzan, eta bitartean guraso
eta herritarrak zeuden bidearen alde bietan begira. Eguraldia lagun
zutela goizeko kalejira honetara azkenerako, jende andana inguratu zen.
Ordu beteko saioa egin ostean, eta indarrak berreskuratzeko, haurrak
bazkaltzera joan ziren; ohi den bezala, kanpotik zetozen umeek
zaldibitarren etxeetan egin zuten otordua.
Behin sabela berdinduta, 16:30etan Modestoren eskutik erromeria izan zen eskolako frontoian. Hasiera batean herriko plazan zen zita, baina goizetik arratsaldera eguraldia erabat petraldu zen eta babes bila joan ziren frontoira.
Bertan, haur eta heldu, denak batera dantzan aritu ziren umeen hankek gehiago ezin izan zuten arte, izan ere egun gogor bezain polita izan zuten atzo Zaldibira inguratu ziren dantzari txikiek.
Dokumentuaren akzioak