Dokumentuaren akzioak
Dantzari Txiki eguna ospatuko da igandean inguruko hainbat dantza talderekin
Gabiriako Goruntz taldeak eta Udalak antolatzen dute
Igandean gure herrira gonbidaturik etorriko diren
taldeak Beasaingo Aurtzaka, Zumarraga-Urretxuko Irrintzi, Ordiziako
Jakintza, Lazkaoko Oin-Arin eta Gabiriako Goruntz dantza taldeak izango
dira.
Egun osorako egitaraua prestatu dute. 11:00etan harrera eta hamaiketakoa egingo zaie partaideei Zubipe kiroldegiaren aurrean. 11:30ean kalejira Ormaiztegiko kaleak alaituz. Ondoren herriko enparantzan talde guztiak elkartu eta batera dantzatuko dute. 14:00etan partaideak bazkaltzeko banatuko dira.
Arratsaldean, 16:30etik aurrera, berriz erromeria izango da TZ taldearen eskutik. Eguraldiak lagunduz gero herriko enparantzan izango da horrela izango ez balitz Zubipe kiroldegian egingo litzateke.

Dantza saio politak ikusteko aukera izango da igandean. [MURUA]
Dokumentuaren akzioak