Dokumentuaren akzioak
Dantzari tradizioko herria
70eko hamarkadaren erdialdera, Tomasek taldea utzitakoan, Mila
Begiristain eta Axun Orbegozok hartu zuten lekukoa, biak Iraolaren
ikasle izandakoak. 60 bat gaztetxok osatzen zuten orduan eta leku
batetik bestera ibiltzen ziren. Axunek gogoratzen duenez, «garai hartan
Euskal Herri osoan eta bereziki Goierrin dantzari mugimendu handia
zegoen. Herri bakoitzeko festetan egun bat Dantzari eta Txistulari
eguna izaten zen eta inguruko herrietako taldeak joaten ginen».
Bestalde, dantzari eta txistularientzat jantziak erosteko ardura Txintxarri Kultur Elkarteak hartu zuen.
7 urtetatik 14 bat urte arteko gaztetxoek osatzen zuten talde hau.
Axunek azaldu digunez, urte batzuetan, paraleloki herriko gazte batzuek
beste dantza talde bat ere sortu zuten. Mila eta Axun 80ko hamarkadaren
hasiera arte aritu ziren dantzari eta txistulari taldearekin lanean.
Hauek utzi zutenean, herriko gazte batzuek hartu zuten ardura eta
zenbait urtetan taldea bizirik mantendu zuten, baina 80ko hamarkadaren
amaieran, taldea desegin egin zen.
Duela 9 urte osatu zen berriz dantza taldea. Ea gutxienez beste bederatzi egiten dituzten.
Dokumentuaren akzioak