Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari portugaldar eta nafarrek, tolosarrekin topaketa

Dokumentuaren akzioak

Dantzari portugaldar eta nafarrek, tolosarrekin topaketa

Udaberri dantza taldeak kultur trukea izango du asteburuan, Gondomar eta Irurtzungo dantza taldeen bisitarekin

Egilea
Udaberri Dantza Taldea
Komunikabidea
Tolosaldeko Ataria
Mota
Albistea
Data
2016/04/21
Lotura
Tolosaldeko Ataria

2014ko udan Portugalgo Gondomar hirira bidaiatzeko aukera izan zuen Tolosako Udaberri dantza taldeak, oporraldi bati hasiera emanez. Danzas do Mundo folklore jaialdian parte hartu zuten, nazioarteko hainbat talderekin batera, eta bisita haren zikloa itxiko dute asteburu honetan, Gondomarreko kultur taldearen bisitarekin.

Ez dira, ordea, Udaberriko kideek hartuko dituzten dantzari bakarrak izango; Irurtzunen eskainitako emanaldi baten truke ere egun berean egingo dute, Portugalgo eta Euskal Herriko dantza eta musika adierazpenen nahasketa Tolosara ekarriz.

Bisitariak larunbatean iritsiko dira Tolosara, eta elkarrekin pasatuko dute eguna. Dantzaz eta musikaz gozatzeko unea, ordea, arratsaldean iritsiko da, 17:00etan. Plaza Zaharrean elkartuko dira, Irurtzun eta Portugalgo dantzariak, Udaberrikoekin batera, eta kalejira egingo dute, Udaberri dantza taldeko fanfarreak girotuta.

Ondoren, nafarren eta portugaldarren dantza emanaldia izango da Plaza Berrian; eguraldi txarra egingo balu, Berdura plazan egingo lukete. Eguna afari erraldoi batekin biribilduko dute, 93 pertsona elkartuko baitira mahaiaren bueltan. Portugaldarrek Tolosa ezagutzeko probestuko dute, ondoren, asteburua.

Udaberri dantza taldea 2014an izan zen Portugalen, eta asteburuan jasoko dute haien bisita. | Ikusi handiago | Argazki originala

Dokumentuaren akzioak