Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari loturako ekintzak egingo dira maiatzean zehar Zumaian

Dokumentuaren akzioak

Dantzari loturako ekintzak egingo dira maiatzean zehar Zumaian

Egilea
Juan Luis Romatet
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2022/05/05
Lotura
Baleike

Dantzari loturako hilabetea da maiatza, eta azken urteotan bezala Maiatza Dantzan ekimena antolatu dute Astindu Dantza Taldeak eta Zumaiako Udalak elkarlanean. Larunbat arratsaldean egingo den tango tailerrarekin hasiko da aurtengo edizioa. 

Hamaikagarrenez antolatu dute Astinduk eta udalak Maiatza Dantzan. Larunbatean hasiko da aurtengo edizioa, tango tailer batekin. 17:00etan hasiko da, eta Odieta frontoian egingo da. Tailerra doakoa eta irekia izango da. 

Hilaren 14an Dantzari Eguna ospatuko da, musika eskolakoen kalejira eta dantza emanaldiarekin. Maiatzaren 21ean, berriz, Astindu dantza elkartearen eguna izango da; elkarteko bazkideek rueda cubana dantza tailerra egingo dute, eta, ondoren, elkarrekin bazkalduko dute.

Maiatzaren 28an Korrontzi musika taldeko musikariek eta Astindu elkarteko dantzariek emanaldia eskainiko dute, 19:30ean Zumaienako aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 8 euroren truke (gazte txartela dutenek 6 euro ordaindu beharko dituzte). Emanaldian bildutako dirua Aita Mari salbamendu itsasontzira bideratuko dute.

Hilabetea dantza garaikideari buruzko mahainguruarekin amaituko dute; hilaren 31n izango da, 19:00etan, Aita Marin. 

Dokumentuaren akzioak