Dokumentuaren akzioak
«Dantzari izateko ikasi daiteke, baina ez bazara jaiotzen zaila da»
Aimar Odriozola Dantzaria
Ez da Aurresku Txapelketa irabazi duzun lehendabiziko aldia.
Lau txapelketatan aurkeztu naiz eta bi irabazi ditut. 9 urterekin aurkeztu nintzen lehenengoz txapelketan, eta irabazi egin nuen. Bigarrenean bigarren geratu nintzen, hirugarrengoan hirugarren, eta laugarrengoan, hau da, azken honetan, irabazi egin dut. Oso gustura nago lortutakoarekin.
Norbaiti eskaini al diozu saria?
Txapelketa guztietan laguntzen egoten direnei eskaini nahiko nieke: nire irakaslea Iñaki Agirre, Alurr dantza taldeko Eli Nosellas eta nire gurasoak. Astebururo herriz herri izaten ditut alboan, eta hori eskertzekoa da. Beraiei esker irabazi dut saria.
Dokumentuaren akzioak