Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari helduen lehen topaketa bihar

Dokumentuaren akzioak

Dantzari helduen lehen topaketa bihar

Goierriko dantzari helduak elkartuko dira oraingoan, 'dantzari txikien' formatu berarekin
Egilea
Ainara Alarcia
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2019/04/05
Lotura
Diario Vasco
Oin Arinen 50. urteurreneko familia argazkia, dantzari txiki eta helduak, denak batera./ALARCIA

 

Oin Arinen 50. urteurreneko familia argazkia, dantzari txiki eta helduak, denak batera. / ALARCIA

 

Bihar, larunbatarekin, Goierriko dantzari helduen lehen topaketa egingo da Lazkaon. Egun osoko festa izango da, dantzari txiki baten itsura berarekin, baina hamasei urtetik gorako dantzari ez hain txikiak izango dira oraingoan protagonista.

Legorretako Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Ordiziako Amets bide, Idiazabalgo Axari, Urretxuko Lurra eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeek parte hartuko dute, Lazkaoko Oin Arinez gain; guztira 200 dantzaritik gora bilduko ditu festak Lazkaon.

 

Egitaraua

10.30 Dantzarien bilkura.
11.00 Desfilea, herriko kaleetan zehar.
13.00 Alardea, plazan.
14.30 Bazkaria, frontoian.
16.30 Jolasak haurrentzat, Irrizblai Aisialdi taldearekin.
17.30 Erromeria, Ttipikarekin.

 

Eguraldiak aukera ematen badu, herrian zehar desfilea egingo dute goizean, geldialdi ezberdinetan dantza ezberdinak izango direlarik ikusgai, eta 13.00ak inguru herriko plazan emango zaio amaiera goizeko jardunari, alardearekin. Bazkalondoren berriz, jaia herri guztira zabalduko da eta Irrizblai Aisialdi taldearekin jolasak eta Ttipika taldearekin erromeria izango dira eguna borobiltzeko.

Goierriko dantza taldeek egun osorako egitaraua osatu dute, elkarlanean, eta ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako, ziur.

Bost urteko elkarlana

Orain bost urte abiatu zen Goierriko erromeri biraren aitzakian, Goierriko dantza talde ezberdinen elkarlana eta aurten 5. urtea egitera doaz. «Ekimen honen baitan, dantza taldeen harremana indartu eta dantza sustatzea izan ditugu beti helburu eta aurten, urrats bat haratago eman nahian, Goierriko Dantzari helduen I. Topaketa antolatu dugu» diote dantza taldeetako ordezkariek.

Korrika kulturalaren barnean kokatzen da ekimena eta Korrika bezala, bi urtez behineko maiztasunez antolatzen jarraitzea dute helburu.

Dokumentuaren akzioak