Dokumentuaren akzioak
Dantzari harrobi ederra du Elgoibarko Musika Eskolak
Bi mutil eta hamasei neska aritu dira guztira Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan. Nora Hadik garaipena lortu zuen Urretxun
Mutil gazteen mailako aurresku txapelketan Julen Konde eta Ander Aranbarri izan dira parte hartzaileak. Nesketako soinu zahar txapelketan, berriz, hamasei dantzari elgoibartar aritu dira: (7-11 urte bitartekoen artean) Jaione Maguregi, Nagore Rodriguez, Nora Hadi, Ane Gorriti eta Nerea Ayesta; (11-15 urte bitartekoen artean) Ane Astigarraga, Gorane Gonzalez, Janire Gorriti, Nahia Abad, Melani Lozano, Elorri Irusta, Garazi Konde, Ane Belza, Dorleta Fernandez, Miren Ramos eta Maitane Moreda.
Dantzari hauek ligaxka bat jokatu izan dute. Mutilak Azkoitin, Legazpian, Ordizian, Oiartzunen, Beasainen, Elgoibarren eta Altsasun aritu dira. Bestaldetik, neskek Urretxun, Oiartzunen, Beasainen, Elgoibarren eta Lezon dantzatu behar izan zuten. Ligaxkan puntuaketa onena lortu zuten hamabost lehenak finala jokatzeko aukera izan zuten.
Aipatzekoa da Julen Kondek eta Ander Aranbarrik lortu zuten emaitza Elgoibarko Herriko Antzokian ospatu zen jardunaldian. Julen bigarrena izan zen eta Ander, berriz, hirugarrena. Finala biek jokatu zuten orain aste batzuk Errenterian. Ander Aranbarrik hirugarren postua lortu zuen eta Julen Kondek hamargarrena.
Nesken kasuan, postu aipagarrienak Nora Hadik eta Maitane Moredak lortu zituzten Elgoibarko ordezkarientzat. Nora Hadi garaile suertatu zen Urretxun. Bestaldetik, Maitane Moredak Oiartzunen hirugarren postuan bukatu zuen eta Beasainen bigarrenean.
Finala Legazpin jokatu zen eta hauek izan ziren elgoibatarrek lortutako emaitzak: (7-11 urte bitartekoen artean) Ane Gorriti, laugarrena; Jaione Maguregi, zortzigarrena, Nora Hadi, hamaikagarrena; eta Nagore Rodriguez, hamabigarrena. (11-15 urte bitartekoen artean) Miren Ramos, bederatzigarrena; Maitane Moreda, hamargarrena; Dorleta Fernández, hamairugarrena; eta Elorri Irusta, hamabostgarrena.
Maila handia
Inazio Bereziartua Musika Eskolatik adierazi digutenez «esan beharra dago oso maila altua egon dela txapelketa hauetan eta akats txikienak ere, postu asko galtzea ekartzen du. Hau dela eta, aipatzekoa da elgoibarko dantzariek erakutsi duten maila».
Bestalde, Getxon ospatu zen Musikaldian parte hartu zuten Dantza Eskolako dantzariek. Beste eskolako dantzariekin batera, elgoibartarrek hogei minututako dantza saioa eskaini zuten.
Azkenik, Portugaleteko Dantzari Egunean ere, han egon ziren Elgoibarko dantzariak Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabatik etorritako zenbait dantza taldekin batera, bakoitzak bere probintziako dantzak eskeiniaz.
Dokumentuaren akzioak