Dantzari helduen topaketaren ondotik, gaztetxoena. Orbeldiren eskutik, 3. Dantzari Txiki Eguna larunbatean, maiatzaren 7an Usurbilen. Aipatu herriko taldearen eskutik, udaberriko ekitaldi zikloa borobiltzeko hitzordua izangoda hoankoa. Gipuzkoako lau herrietako dantza taldeak etorriko zaizkigu bisitan. Goiz partean harrera egin ostean, kalejira eta emanaldia antolatu dute eguerdirako. Arratsalde partean, dantza gidatuak Ttipika taldearen eskutik.
Topaketa honekin urte garai honetarako Orbeldik iragarritako ekitaldiak borobilduko ditu. Apirilaren 9an hamargarren ediziora iritsitako Dantza Eguna ospatu zen, duela astebete dantzari helduen topaketa. Gaztetxoen txanda orain.
3. Dantzari Txiki Eguna
Maiatzak 7, larunbata
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Dokumentuaren akzioak
Dantzari gaztetxoen topaketa larunbatean, Orbeldiren eskutik
Usurbilgo dantza taldeak gaztetxoen topaketa antolatu du maiatzaren 7rako; kalejira eta emanaldia goizean. Ttipika dantza gidatuen saioa arratsaldean.
Dokumentuaren akzioak