Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari gazteen topaketa egin dute Idiazabalen

Dokumentuaren akzioak

Dantzari gazteen topaketa egin dute Idiazabalen

Egilea
Loinaz Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Idiazabal
Mota
Albistea
Data
2023/04/22
Lotura
Goierriko Hitza

Idiazabal, Zaldibia eta Anoetako 12 urteko dantzariak elkartu dira gaur goizean Idiazabalen. Dantza jaialdia egin dute Igarondo pilotalekuan. Poteoa eta bazkaria egin ondoren, arratsaldean Mugi Panderoa erromeria taldearekin erritmora dantza egiteko aukera izango dute.

Dantza asteburua da Goierrin. Gaur Idiazabalen elkartu dira dantzari gazteak, eta bihar Legazpin eta Legorretan elkartuko dira dantzari txikiak.

Dantzatzea txikien kontua bakarrik ez denez, eta helduxeagoetan dantza egiten jarraitzeko helburuarekin, 12 urtetik gorako dantzarien herriarteko topaketa egin dute gaur Idiazabalen. Herriko Axari taldekoen dantzariekin batera, Igarondo pilotalekuan ikuskizuna eskaini dute Zaldibiako eta Anoetako dantzariek ere. Hodei Azurmendi Axari dantza taldeko kideak aipatu duenez, beste koreografia eta dantza mota batzuk egiteko aukera dute izaten dute gazteagoek.

Poteoa, bazkaria eta Mugi Panderoa taldearekin erromeria izango dituzte egun amaitzeko.

 

Dokumentuaren akzioak