Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Gazteen Eguna ospatuko da Hendaian

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Gazteen Eguna ospatuko da Hendaian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/06/02

Antolatzaileen aburuz, euskal dantzaren iraunkortasunari esku hartzeko aukera aparta izango da: « Euskal dantzen bilduma berezia, euskal kultura aberatsaren adierazpena». Gaur hasiko da topaketa, talde parte-hartzaileen kideei zuzendutako ikastaro batekin. Hiru dantza tailer eta txalaparta ikastaro bat prestatu dituzte Biltzarreko kideek lehen egunerako. Gauean, berriz, alkoholik gabeko coktail dastatzea izango da Aizpurdi lizeoan. Igandean, talde guztien elkarretaratzea burutuko da 10:30etatik aurrera, eta bertan haurrek ikasitako dantzak erakutsiko dizkiete haien taldeko kideei. Bukatzeko, talde guztien bilkura egingo da 15:30ean. Azken ekitaldia Ondarraitz kirol zelaian izango da.

Dantza. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Dantzari Gazteen Eguna.
Lekua: Hendaia.
Noiz: Gaur eta bihar .

Dokumentuaren akzioak