Dokumentuaren akzioak
Dantzari gazteak prest daude San Migel jaietako erreleboa hartzeko
Aurreko martitzenean herriko plazara urreratu ginen gazteen entsegua bertatik bertara jarraitzeko. Joseba Agirre "Iketza"ren aginduetara lanean gogor aurkitu genituen. Mutilak aritu ziren luzaroen, jaietan bertan ere saio gehiago izango dituzte eta; San Migel bezperan, San Migel egunean eta hurrengo domekan. Azken bi egunetan saio bikoitza edukiko dute, eguerdian eta arratsaldean. Neskek birritan erakutsiko dituzte dantzak: San Migel egunean eta hurrengo domekan, arratsaldez.
Urte osoa entseiatzen
Urtarrilean hasi ziren entseiatzen 15 eta 18 urte harteko gazteak. Apiriletik ona auzoko jaietan (Bakixa, Goiuria eta Oromiñon, besteak beste) saioak izan dituzte, beraz, badakite jendaurrean aritzea zer den. Urrijena egunean ere parte hartu zuten, baina orduan beste ehun dantzaritik gora zituzten inguran, bizkarra zaintzen.
Jaietakoa beste kontua bat izango da. Bost egun falta dira urduritasunak albo batera utzi eta martitzeneko entseguan ikusi genuena konfirmatzeko; Iurretan tradizioa ezezik ezpala ere badagoela.
Urduri bai, baina gogotsu ere bagaude"
IZARO ERRAZTI, 16 urte, eta EIDER BADIOLA, 17 urte
Noiz hasi zineten dantzan?
Bost bat urte izango dira. Maiztegiko dantza taldean hasi eta handik Mikel Deuna taldera pasatu ginen.
Urduritasunik bai?
Plaza bete jendek errespetua sartzen du, baina gogotsu ere bagaude asko entseiatu dugu eta.
Nola joan dira entseguak?
Martitzen eta eguen denetan batu gara urte hasieratik. Auzo txikietan dantza saioak eskaini ditugu, baina jaietakoa diferentea da. Azkenean, batutako jendeak esango du zelan aritu garen.
Dokumentuaren akzioak