Dokumentuaren akzioak
Dantzari gazteak lehian ikusteko aukera dago, gaur, Ordizian
Hogeita hamasei lehiakide aurkeztu dira aldi honetarako. Lau saiotan hartu beharko dute parte, eta hor erabakiko da zeintzuk izango diren Errenterian jokatuko den finalera pasako diren hamabiak. Bi mailatan banatuko dira dantzariak: talde batean 7 eta 10 urte bitarteko umeek hartuko dute parte; bestean, berriz, 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoak ariko dira lehian. Gaztetxoenek alpargata dantza eta agurra dantzatu beharko dituzte; desafio dantza erakustaldia ere eskainiko dute besteek. Euskal Herriko bertako dantzak maite dituztenek badute nora joa.
Dokumentuaren akzioak