Dokumentuaren akzioak
Dantzari Festaren hamahirugarren edizioari bihar emango zaio hasiera
Kalejira, Erromeria eta Dantzari Txikien emanaldia egongo dira Hernanin Apirilaren 26ra arte luzatuko da egutegia herrian zehar
Bereziki nabarmentzen da bestalde, umeen eskutik etorriko den ikuskizuna. Arratsaldeko seietatik aurrera Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia ikusteko aukera izango dute herritarrek. Ikuskizuna Hernaniko kaleetan zehar burutuko da, euria egingo balu Atsegindegin burutuko litzateke.
Eguna behar den bezala bukatzeko, bestetik, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Plaza Berriko inguruetan, Erromeria izango da. Erdizka Lauetan taldearen eskutik giroa alaitu da arratsalde honetan. Eguraldi kaxkarra egingo balu jarduera Atsegindegiko aterpean ospatuko da.
Igandean kalejira, omenaldia eta dantza ekitaldiak aurreikusi dira. 11:00etan Hernaniko kaleetan kalejira egongo da. Euskal dantza talde multzo baten eskutik Ikurriñaren Dantza ikusi ahal izango da Gudarien enparantzan. Taldeak Gipuzkoa, Araba, Bizkaia edo Nafarroa Behereatik etorriko dira, besteak beste. Egun honean Hernaniko preso eta errefuxiatuen gogorapena egingo da eta arratsaldeko hiruretatik aurrera gero bazkaria izango da dantzari eta soinujoleentzat, Ezkiaga pasealekuan. Euriarekin, Atsegindegin burutuko litzateke.
EGITARAUA
Dokumentuaren akzioak