Dokumentuaren akzioak
Dantzari Festak Euskal Herriko hainbat talde bilduko ditu Hernanin
Gaur hasiko da eta datorren larunbata bitartean izango da zer ikusi. Egun handia bihar goizean ospatuko dute eta kalejiraz gain dantzaldia ere izango da Gudarien Plazan
Arestian aipatu bezala, aurtengo Dantzari Festa gaur jarriko da martxan eta Euskal Herriko hainbat herrialdetatik etorritako dantza taldeek Hernani hartuko dute. Hain zuzen ere, lehen ekitaldia gaur 12.00etan hasita dantzarien kalejira izango da Hernani Musika Eskolako kideek lagunduta. Arratsaldean, Ttarla Dantza Taldeko dantzari txikien txanda izango da. 18.00etatik aurrera udalerriko kaleetan barrena ibiliko dira emanaldiak eskain-tzen. Eguneko ekitaldiekin amai-tzeko, 19.30ean erromeria izango da plaza Berrin Erdizka Lauetan taldearen eskutik.
Egun handia bihar ospatuko dute. 11.00etan kalejira batek herriko txokoak girotuko ditu eta segidan, 13.00ak aldera, dantzaldia izango da Gudarien plazan Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak taldeen partehartzearekin. Ekitaldi horren amaieran Ikurrin Dan-tza eta omenaldia egingo zaie preso eta errefuxiatuei. Amaitzeko, bildutako dantzari eta soinujoleentzat bazkaria izango da Tilosetan.
Astean zehar Baina horiek astebururako iragarri dituzten ekitaldiak badira, datorren astean zehar ekitaldiek jarraipena izango dute eta izango da zer ikusia. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera bitartean euskal dantza jantziei buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da 17.00etatik 20.00etara Biterin.
Asteazkenean, hilak 23, Baserritarren janzkerak izenburupean Ramon García hizlariak hitzaldia eskainiko du. Hau ere Biteri kultur etxean izango da 20.00etan hasita.
Ostiralean, aldiz, Gero Axular dantza taldeak Lamien basoa emanaldia eskainiko du 20.00etatik aurrera Biterin.
Aurtengo ekitaldiak datorren larunbatean amaituko dira. Egun horretan, Ttarla, Ibarla Meaka, Anoetako Udala, Ereintza, Eskola, Talaia eta Trabeska dantza taldeko dantzari txikiak kalez kale ibiliko dira arratsaldean eta 20.00etan Sokadantza Kresala taldearen emanaldia izango da.
Iazko Dantzari Festako irudia, Portu auzoan ateratakoa.Argazkia: Kronika
Dokumentuaren akzioak