Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Festa asteburu honetan amaituko da bi egun garrantzitsuenekin

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Festa asteburu honetan amaituko da bi egun garrantzitsuenekin

Gaur arratsaldeko Dantzari Txikien emanaldia ospatuko da. Bihar ekiltadirik nagusiena antolatuko da

Egilea
Juan F. Manjarrés
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2004/04/24

Dantzari Festaren aurtengo edizioa asteburu honetan bukatuko da, baina gaur eta bihar ekintza bat baino gehiago eskainiko da egitarauaren barruan. Astean zehar jarduera asko ospatu dira Hernanin, batez ere Biteri Kultur Etxean.



Gaur ekintzak kaleetan ikusi ahalko dira. Hasteko, eguerdiko 12:00etan kaleetan zehar kalejira izango da, Hernaniko Musika Eskolako taldeekin. Ondoren, erromeria Plaza Berrin. Arratsaldean, Dantzari Txikien irteera 4:30ean egingo da eta Biteriko plazan emanaldia Ttarla taldearekin ospatuko da. Geroago, 20:00etan, Biteriko areto nagusian izango da Donostiako Eskola dantza taldea emanaldi batean.



Bihar lehenago hasiko dira ekintzak. 10:30ean kalejira egongo da kaleetan eta 11:00etan ekitaldirik nagusiena antolatuko da Gudarien enparantzan.



Zortzi taldeek hartuko dute parte ekintza honetan eta Ikurriñaren dantza egingo dute, geroago Hernaniko kaleetan zehar ibiltzeko.



13:30ean preso eta errefuxiatuen gogorapena egingo da plazan eta 14:30ean bazkaria Ezkiaga pasealekuan.

Dokumentuaren akzioak