Dokumentuaren akzioak
Dantzari eta buruhandiak eta euskal stand-a Barilocheko 33. Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian
Azaroaren lehenengo bi asteburuetan ospatu zen Bariloche hirian, Argentinako Patagonian, Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdia. Eguraldi lagun, hamabi gizataldek konpartitu zituzten euren kulturetako alde esanguratsuenak bildutako jendearekin. Euskal gizataldeari dagokionez, partaidetza zabala izan zuen bertoko Mendiko Euzko Etxeak ekitaldiaren antolakuntzan zein garapenean. EuskalKultura.com artikulu honetan Barilocheko 33. Europar-Argentinar Kolektibitateen jaialdiko argazki erreportajea.
[Jaialdian bildutako lagun askok egin nahi izan zituzten argazkiak Paula Canepa dantzariak sortutako buruhandiekin, batez ere txikienek. Izaro eta Aitor igo ziren eszenatokira eta hortik agurtu zuten publikoa (argazkia A. A. Sanchez) ]
[Euskal txokoan, eta momentuan eginak, Euskal Herriko plater tipikoak dastatu ahal izan zituzten bisitariek (argazkia A. A. Sanchez)]
[Agertoki nagusian egin ziren jolasetan ere hartu zuten parte Mendiko Euzko Etxea-ko dantzariek (argazkia A. A. Sanchez)]
[Euskal etxeko neska-mutilek bi emanaldi eskaini zituzten, bata larunbatean, jaialdiaren hasieran, eta bestea igandean, festaren azken orduetan. (argazkia A. A. Sanchez)]
[Bi taldetan igo ziren euskal etxeko dantzariak tauletara. Helduei dagokienez, ‘Bok Espok’, ‘Arin Arin’ eta ‘Maskarada’ egin zituzten (argazkia A. A. Sanchez)]
[Eta Txikiak ere izan ziren euskal ikuskizunaren protagonistak (argazkia A. A. Sanchez)]
[Barilocheko Mendiko Euzko Etxea-ko dantzariek publikoa agurtu zuten tauletatik (argazkia A. A. Sanchez)]
Dokumentuaren akzioak