Dokumentuaren akzioak
Dantzari eskainitako asteburua
Iruñean eta Uharten dantzari buruzko Folk Lore jaialdia antolatu dute asteburu honetarako
Bi egun iraungo du jaialdiak, eta bi gune izango ditu; Iruñeko Alde
Zaharrean ariko dira dantzariak larunbatean, eta Uharteko kaleetan
igandean.
11:30ean hasiko da jaialdia, Errekoleten plazatik abiatuko den
haur dantzarien kalejirarekin. Ondoren, hainbat ikuskizun izango dira,
13:30ean, 15:30ean eta 20:00etan, Burgoen plazan. 18:00etan, beste
kalejira bat izango da, bigarrena, eta horretan dantzari helduak ariko
dira.
Igandean, 11:00etan hasiko dira dantzak, San Joan plazan.
12:00etan, kalejira izango da, gune beretik abiatuta, eta 13:00etan,
berriz ere plazara bueltatuko da dantzaldia.
FOLK LORE JAIALDIA
Non. Iruñean eta Uharten (Nafarroa).
Noiz. Larunbat eta igandean.
Dokumentuaren akzioak