Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari elgoibartarrak nabarmendu dira Zarauzko Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Dantzari elgoibartarrak nabarmendu dira Zarauzko Aurresku Txapelketan

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2022/09/07
Lotura
Barren

Euskal Astearen barruan, Zarauzko XXXIV. Aurresku Txapelketa jokatu zuten irailaren 3an, Lege Zaharren Enparantzan. Hamabi dantzarik hartu zuten parte, horien artean Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko lau dantzarik.

Jon Etxeberria, Maddalen Oñederra, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga izan ziren Elgoibarko ordezkariak 15 urtetik gorako dantzarientzako txapelketan. Arduradunek esandakoaren arabera, gazte hauek uda osoa eman dute txapelketa hau prestatzeko lanean, eta maila oso ona eman dutela nabarmendu dute. Lau dantzaritik hiru lehenengo zazpi postuen barruan sailkatu ziren, eta Eneko Etxanizen bigarren postua nabarmendu dute bereziki. Mattin Etxebeste oiartzuarrak eskuratu zuen lehen postua.


Hurrengo dantza txapelketa Hondarribin jokatuko dute, Euskadiko Aurresku Txapelketa, azaroaren 12an. 

2022 09 03 zarautz aurresku txat eneko etxaniz arg Zarautz HITZA

2022 09 03 zarautz aurresku txat maddalen onederra arg Zarautz HITZA

2022 09 03 zarautz aurresku txat jon etxeberria arg Zarautz HITZA

2022 09 03 zarautz aurresku txat markel goenaga arg Zarautz HITZA

Dokumentuaren akzioak