Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari eibartarrak Iruñean arituko dira bihar

Dokumentuaren akzioak

Dantzari eibartarrak Iruñean arituko dira bihar

Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako 'Besta Berri' ikuskizuna Iruñara ailegatuko da bihar 20:00etan. Baluarte antzokiak hartuko du dantzaldia eta bertan ere dantzari eibartarrak arituko dira. Guztira Kezka Dantza Taldeko 18 kide izango dira 100 pertsona baino gehiago mugitzen duen ikuskizunean parte hartzeko.
Egilea
Felix Morquecho
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2014/01/31
Lotura
Diario Vasco

Beste hainbat antzokitan eskaini da 'Besta Berri' ikuskizuna, Duguna, Argia, Maritzuli, Haritz, Urki, Arkaitz, Xinkako, Gure-Kai eta Kezka dantza taldeko partaideekin. «Operak, orkestrak eta sona handiko ekitaldiak ageri dira Baluarteko programan, eta Eibarko dantzariok pozik egingo ditugu bertan gure dantzak, Arrateko ezpata-dantza tarteko, beste batzuetan gure herriko auzoetan, Santa Kurutzen edo Goimendin, adibidez, dantzatzen dugun ilusio berarekin» diote Eibarko Klub Deportiboko dantza taldetik.

Edukiera handiko aretoa da Baluarte baina 800 sarrera baino gehiago saldu dira. Beraz, harrera ona emango dio Nafarroak 'Besta Berri' ikuskizunari. Sarrerak 14 eta 18 eurotan daude salgai.

Dokumentuaren akzioak