Euskal dantzek kolorez jantziko dute bihar Oñati. Bailarako Dantzari Eguna ospatuko da bost talderen eskutik: Antzuolako Oinarin, Aretxabaletako Leizarra, Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitz, eta Oñatz. Oñatiko taldeak antolatu du aurten 200 dan-tzari heldu baino gehiago bilduko dituen jaia, musikariak eta lagun-tzaileak barne.
Egitarauari 11.30ean emango zaio hasiera erdiguneko kaleetan zehar egingo duten kalejirarekin. Ordu erdi beranduago, Foruen plazan hasiko da jaialdia (eguraldia txarra bada, kiroldegiko pilotalekuan). Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dan-tzak ikusteko aukera egongo da. Sorpresak ere izango dira. Programa ofiziala amaitutakoan, bazkaltzeko elkartuko dira.
Debagoieneko Dantzari Eguna urtero ospatzen da, txandaka, herriz herri, euskal dantza tradizionalen inguruko jai egun batekin gozatu eta, bide batez, eskualdeko taldeak elkartzeko helburuarekin.