Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Eguna ospatuko da larunbatean Soraluzen

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Eguna ospatuko da larunbatean Soraluzen

Egilea
Nerea Isasti
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2009/04/22
Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Antzuolako Oinarin, Oñatiko Oñatz eta Soraluzeko Urrats dantza taldeek hartuko dute parte Soraluzeko Dantzari Egunean.
Goizeko 10:30ean egingo zaie harrera Debagoienetik etorritako dantza taldeei. Ordubete geroago, 11:30etn, kalejira bat egingo dute herri guztian zehar. Eguerdiko 12:30ean dantza saio bat egingo dute Plaza Zaharrean eta 14:30ean bazkaria izango da.
Arratsaldez, 18:00etan bigarren dantza saioa eskainiko dute Plaza Zaharrean. Ondoren, erromeria ibiltaria egingo dute Soraluzeko kaleetan zehar.
Hori bai, hau guztia eguraldiak laguntzen badu. Euria egiten badu, dantzak kiroldegian egin beharko dira.
Dantzari Eguna ospatuko da larunbatean Soraluzen
Topaketako kartela.

Dokumentuaren akzioak