Dantzari Eguna irailaren 14an ospatuko dute Iruritan

Larunbat eguerdian dantza-emanaldia izanen dute eta ondotik herri-bazkarian bilduko dira. Arratsaldean, berriz, laxoa finalak jokatuko dituzte
Egilea
Ttipi ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Baztan
Mota
Albistea
Data
2019/09/11
Esteka
Erran
50 dantzari espero dituzte larunbatean Iruritan eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

 

Urtero bezala, aurtengoan hogeita seigarren urtez, Iruritako dantzariek Dantzari Eguna antolatu dute. Hilaren 14an, larunbatean, ospatuko dute aurten. XXVI. edizioa izanen da eta 50 dantzari inguruk eskainiko dute emanaldia. Goizeko 10:00etan bisita gidatua Iruritako plazatik abiatuta, Eguerdian, eguerdian dantzarien saioa eta herriko plaza izanen dute bilgune. Ondotik, bazkari herrikoia eginen dute. Arratsaldean, berriz, 16:00etan gazteen laxoa txapelketako hirugarren posturako lehia jokatuko dute eta ondotik finala. Arratsaldean Jauregiarten musika izanen da eta sotopilek dastatzeko aukera izanen da.