Dokumentuaren akzioak
Dantzari Eguna 2005 Soraluzen ospatuko da
Soraluze, administratiboki Debagoieneko herria ez den arren, dantza arloan Debagoieneko dantza taldeekin antolatu ohi ditu emanaldiak.
Dantzari Egunean, Oñati, Arrasate, Antzuola, Bergara eta Soraluzeko dantza taldeak izango dira protagonistak. Ekitaldian, Lore-Gazteak, Arrostaitz, Oñatz, Xamatz, Oinarin eta Urrats taldeetako dantzari nagusiek parte hartuko dute. Guztira 200 dantzari inguru elkartuko dira.
Berrikuntza ugari
Domekatik zapatura
Aurten berrikuntza ugari izango da. Orain arteko edizioak beti domeketan antolatu izan dira baina aurten lehen aldiz antolatzaileek zapatura pasatu dute Dantzari Eguna. Zapatua dantzan eta jai giroan ibiltzeko egun egokiagoa denaren ustearekin egin dute aldaketa. Egunari bizitasun handiagoa ematea da helburua.
Sagardoa eta erromeria
Horretarako, dantza erakustaldiez gainera, eta egunean zehar jai egitarau erakargarriagoa eskaintzeko asmoarekin, bost sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da eta erromeria ere izango da Patxi Perezen taldearekin.
Egitaraua
* 11:00etan ongi etorria dantzariei
* 12:00etan kalejira
* 12:30ean goizeko alardea
* 14:30ean dantzarien bazkaria
* 17:00etan arratsaldeko alardea
* 19:00etan sagardo dastaketa
* 19:00etan Patxi Perez bat, bi, hiru! taldearekin dantzaldia.
Dokumentuaren akzioak