Dokumentuaren akzioak
Dantzari egun ezberdina ospatu dute Beasainen
Igartza Momumentu Multzoa Beasaingo dantzarien bilgune bihurtu da beste behin ere, nahiz eta aurtengoa apur bat ezberdina izan den
Galtza gorri eta beltzak, zinta gorridun alpargatak, alkandora zuria, zapi gorria buruan eta aurten musuko gorria ahoan. Eguraldia lagun, Igartzako Dantzarien Kofradiak dantza ikuskizuna eskaini du aurten ere.
Aurtengo osasun krisiak eraginda, egokitzapenekin egin dute aurtengo ikuskizuna; ikusleak Zapatari Kaletik sartu dira, eta horretarako dantzak hasi baino berrogeita bost minutu lehenago zabaldu dute sarrera. Hasieran jende gutxi inguratu den arren, pixkanaka pixkanaka aulki guztiak betetzen joan dira antolatzaileen argibideak jarraituz. 12:30ak aldera eman diote hasiera Dantzari Egunari Igartzako Monumentu Multzoan eta hogei minutu inguru iraun ditu guztira, Ezpata-dantzaren zati esanguratsuenak soilik dantzatu baitituzte. Ikuskizuna amaitutakoan, antolatzaileen laguntzaz irteera mailakatua egin dute, pilaketak ekiditeko asmoz.
Hemen Gotzon Aranburuk hartutako irudiekin osatutako bideoa:
Dokumentuaren akzioak