Dokumentuaren akzioak
Dantzari buruzko bi film labur erakutsiko dituzte Euskaldunan gaur
Baina Kataluniako konpainiaren obra hasi aurretik, dantza garaikideari buruzko film labur bi emango dituzte Bilboko jauregiko atarian: Miquel Angel Raioren Variaciones en una recta eta Davide Peperen Body electric. Raioren obra horretan, objektu baten mugimenduaren deskonposizioan oinarritutako esperimentua egin du Nora Sitges-Sarda dantzariak. Peperen lanean, Miriam King koreografoa azaltzen da. Gorputzaren energia ikertzen du, «eztanda zinetikoa» burutu arte.
Dokumentuaren akzioak